Zure begiek
ene maitia
badute biek
dirdir eztia.
Zeruko lore
miresgarriak
izarren pare
xoragarriak.
Gazte-gaztia
zira oraino
egun guztia
nago zuri so.
Zure begiek
erotzen naute
eta guztiek
nahi luzkete.
Gaua delarik
mundurat jausten
Jauna zerutik
da urrikaltzen.
Zure begien
gozono hori
egon dadien
eder ta garbi.
Ene nahia
zinez haundia
zu izatia
neure andria.
Zure begiek
ene maitia
badute biek
dirdir eztia.
Zeruko lore
miresgarriak
izaten pare
xoragarriak.
Gazte-gaztia
zira oraino
egun guztia
nago zuri so.
Ene nahia
zinez haundia
zu izatia
neure andria.
Daniel Landart
Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.
Urontzi bat naiz,
noraezean dabilen urontzia.
Mila arroken kontra jo dut
baina beti korronteak
zure kostaldera narama.
Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.
Zu gabe ez naiz ezer.
Zu gabe zertarako bizi.
Bizitza hontan ditudan
helburu guztiak
ez dira ezer lortu zeren eta...
zurekin konpartitzen ez baditut
Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.
Mikel Markez
Ene begiek ez dute malko isuritzeko gogorik,
denik eta bizitza bakarra bizi dutelako. Entzun,
astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori.
Begira erlojuetako orratzak uneka herdoiltzen.
zenbat gauza utzi dudan estarta bazterretan
edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean,
eta zenbat aldiz galdu naizen behelainotan
basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin.
Ene desirak iada ez dira habia abandonatuak besterik
ene bihotzean. eguzkia gurpil ahul bat da.
Ez dezadan gehiago entzun, begiratu, ez pentsatu,
bizitza hau bakarra delako, gal ez dadin, ibili ez
eta senditu ere ez, harriak legez izan nahi dut,
mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua,
lekua besterik ez izan, hurrin deritzan aberrian.
Ruper Ordorika
Ametsgaiztoek ezin naute lurperatu
esna bizi baitnaiz, agian zu ere bai
lokartu nahi nauenak argi ibili beharko du
anestesia guztiak ezagutzen ditut
Nire ametsak norbaitek kontrolatu nahi ditu
baina begi bat beti zabalik izango dut
Telebistako programetan bezala
hipnotozatzaileak jendearen aurrean
ez du gogoko nire ahotsa entzutea
jolasa ez dut atsegin esaten diodanean
Nire ametsak norbaitek kontrolatu nahi ditu
baina begi bat beti zabalik izango dut
Begi horrek ikusten duena
ez da pintatzen duten koloretakoa
haiek diote hori dela amestea
sentitzen diren ametsak benetakoak dira
Nire ametsak norbaitek kontrolatu nahi ditu
baina begi bat beti zabalik izango dut
Anari