Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Larrunarri
Gipuzkoako mendia da, Aralar mendilerroan kokatua. 1346 metroko garaiera du eta Amezketan kokatua dago. Euskal sinesmenen arabera, Mari jainkosak bertan du bizilekuetako bat...

01/06/2008 GMT 1

Non geratzen den denbora?

larrunarri @ 00:04

inaki-ochoa-de-olza.jpg 

Annapurnara igotzeko ametsak hil duela entzun orduko hasi zara hari buruzkoen bila, eta zenbait egun lehenago milaka metroko altueran elur artean idatzi eta zortzi egun lehenago egunkari batean argitaratu zituen hitzetan aurkitu duzu guztiaren erantzuna.

Annapurna mendiari buruzkoak lehenik, bizitzan sorgintzen gaituen edozeren metafora bezala. Begirada baten, bihotz baten edo irribarre baten edertasuna, eta horrek gu erotzeko duen indar eutsiezina. «Behean zaudenean ohartzen zara berdin dela gailurra egiten duzun ala ez, ezer ez da aldatuko bi kasuetan. Harrotasunez distira egiten duen gailur horrek gure handikeria soilik neurtzen du. Batzuetan nire desioengandik aske izan nahi nuke, edozein budista bezala, eta inguratzen nauen edertasuna begiratuz soilik izan zoriontsu, gora igotzeko beharrik gabe. Baina mendi ederregia da hau, eta ni gizon ahula, eta desioa hainbeste hazi denez, dagoeneko kontrolaezina da».

Ametsak lortzeko ahaleginari buruzkoak ondoren. Saiatzeaz. Ekiteaz. Borroka egiteaz. Ibiltzeko balio duen utopiaz. «Gerlari japoniarrek, samuraiek, garaipenik handiena borrokarik egin gabe lortutakoa dela diote. Ez dakit hemen horrela izan litekeen. Esaterako, amaieraraino borroka egin duten gure lagun errusiarrak gailurrik gabe itzuli dira. Menderatuak? Hamabi egun igaro dira beheko kanpalekutik atera zirenetik, eta itzuleran haietako bakoitzak beste pertsona bat dirudi. Etxera doaz, triste, baina haien begietan nireek oraindik ez duten distira sumatzen dut. Nireek laster izango dute. Borroka egin ondoren soilik».

Dudarik gabe, 7.400 metrotan eta itxita geratu arren, distira hori izango dute beti Iñaki Otxoa Olzaren begiek.

 GARI BERASALUZE. Berria 2008-05-27

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!